Norgehiagokak 10:00etan hasiko dira eta Euskalduna Tabernako gizonezkoen ardura izango da joko eremuak markatzea. Epaile arduradunak, berriz, Kirkilla Eneako neskak, eta Kosta Hortz Klinikako eta Il Capoko mutilak izango dira.
Corrado Masacciren Txotxongiloekin jolasean erakusketa. Azaroaren 1etik 15era egongo da zabalik. Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 20:00etara. Asteburuetan eta jaiegunetan: 12:00etatik 14:00etara.