Zestoako amabirjinak 2026

Artola eta Albizu nagusi Zestoan jokatutako pilota partidan

Ihintza Elustondo

Zestoan aurki murgilduko dira amabirjinetan, baina txupinazoaren bezperan, profesionalek pilota partidak jokatu dituzte. Artolak eta Albizuk irabazi diote Altunari eta Rezustari, eta aurreko neurketan, Egiguren V.a eta Ugartemendia izan dira nagusi. 

Zestoan aurki murgilduko dira amabirjinetan, 12:00etan botako duten txupinazoarekin, baina atzo, Zestoako Gazte Asanbladak botatako txupinazo alternatiboaz gain, profesionalen pilota partidak izan ziren herrian, 19:00etan hasita. 

Lehen partidan, Egiguren V.a eta Ugartemendia Alberdi II.aren eta Salaverriren kontra aritu ziren. Partida luzea izan zen, ordubetetik gora iraun zuen, baina ikusleek gozatu ederra hartu zuten. Azkenean, Egiguren V.a eta Ugartemendia izan ziren nagusi; 22 eta 16 gailendu ziren. 

Bigarren partidan, Altuna eta Rezusta Artolaren eta Albizuren aurka lehiatu ziren. Hasiera batean Altuna eta Rezusta aurretik joan baziren ere (12-11), azkenean, Artola eta Albizu gailendu ziren, 19 eta 22. 

Hemen ikus daiteke festetako egitaraua

(Argazkiak: Oier Arregi)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide