Zestoako amabirjinak 2026

Piztear da Zestoan amabirjinetako suziria

Iraia Oteiza

Hainbat lagun, kuadrilla arteko jolasetan, azko amabirinetan.

Gaurtik asteartera arte askotariko ekintzek beteko dute Zestoako amabirjinetako egitaraua. Zestoako Gazte Asanbladako kideek gaur botako dute txupinazo alternatiboa. Zestoa Osasuntsu taldeak, berriz, bihar eguerdian udaletxeko balkoitik. 

Zestoako amabirjinak ofizialki bihar eguerdian hasiko diren arren, Zestoako Gazte Asanbladako kideak gaur arratsaldean murgilduko dira jaietan. Txupinazo alternatiboa botako dute 18:00etan, eta, horrekin batera, txosnak zabalduko dituzte. Lippi DJa ariko da txosnagunea girotzen 20:30etik aurrera, eta mojitoak dastatzeko aukera izango da han. Txosnak zabalik egongo dira festetan egunero.

Bihar, larunbata, Zestoa Osasuntsu taldeak botako du herriko udaletxetik amabirjinei ekiteko suziria. Asteartera bitartean, askotariko ekintzak izango dira herrian. Hona hemen Zestoako amabirjinetako egitaraua, osorik:

Gaur, ostirala

  • 18:00. Zestoako Gazte Asanbladaren txupinazoa
  • 19:00. Profesionalen arteko esku pilota partidak:
    • Lehen partidan, Egiguren V.a eta Ugartemendia Alberdi II.aren eta Salaverriren kontra.
    • Bigarren partidan, Altuna eta Rezusta Artolaren eta Albizuren aurka.
  • 20:30. Lippi DJa eta mojitoak dastatzeko aukera, txosnagunean.

Bihar, larunbata

  • 12:00. Txupinazoa, Zestoa Osasuntsu taldeak botata.
  • Ondoren, herriko bandaren, buruhandien, txistularien eta abarren kalejira.
  • 12:15. Jolas parkea umeentzat frontoi inguruan, 14:15ak arte.
  • 12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira.
  • Egun osoan, Ustekabe txaranga.
  • 14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasatuko da.
  • Ondoren, herri bazkaria, plazan.
  • 15:30-19:30. Jolas parkea umeentzat frontoi inguruan.
  • 17:00. Jolasak.
  • 20:00. Ustekabe txaranga.
  • 22:00. Azax eta Jonkass DJak, txosnagunean.

Irailak 6, igandea

  • 09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
  • 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
  • 11:30. Nafartasunari gorazarrea, dantza, bertso, kantu eta musikaz alaituta.
  • 12:00. Erremonte txapelketa, frontoian.
  • 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
  • 18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta, zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Gailu eta Ithaka.
  • 18:00. Boli kalean haurrei zuzendutako kale antzerkia, kiroldegiko aterpean, Pantzart konpainiaren eskutik.
  • 18:00. Lehen zekorketa.
    • Toreatzailea: Pedro Gomez Barbon.
    • Ordezkoa: Victor Mencia Sanchez.
    • Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Toledo, Espainia).
  • Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
  • Jarraian, Zestoako Banda, Erdikalean.
  • 21:00. Argizulo Dub Station, Costmix eta 3re DJak, txosnagunean.

Irailak 7, astelehena, Umeen Eguna (Herritarrak zuri-gorriz janztera gonbidatu ditu udalak)

  • 11:30. Umeen diana zaratatsua, plazatik hasita. (Ume bakoitzak zarata ateratzeko zerbait eramatea gomendatu dute: kazuela, danbor, turuta, txistu...)
  • 12:00. Txupinazoa. Ondoren, gaztetxoen dantzaurrea eta zahagi-dantza, Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta. Gero, buruhandien eta txistularien kalejira.
  • 13:00. Lopene ganadutegiko poniak eta zezentxoak, plazan.
  • 14:30. Umeentzat, gaztetxoentzat eta gurasoentzat bazkaria, kiroldegiko aterpean.
  • 15:30. Karaokea, kiroldegiko aterpean.
  • 18:00. Umeentzat tailerrak, frontoi zaharrean.
  • 19:00. Aliritzi erromeria, kiroldegiko aterpean.
  • 22:00. Suzko zezena, plazan.
  • Ondoren, Sedientos de Cumbia eta Txamakos, txosnagunean.

Irailak 8, asteartea, Ama Birjina eguna

  • 09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
  • 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
  • 11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz txistulari taldearen kalejira.
  • 11:30-14:30. Joko erraldoiak gaztetxoentzat, frontoi zaharrean.
  • 12:00. Meza.
  • Ondoren, Udal ordezkarien dantzaurrea, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.
  • 13:15. Zestoako Bandaren kontzertua.
  • 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
  • 18:00. Apar festa, frontoi zaharrean. Ondoren, photocall-a eta merendola.
  • 18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta, zezenketen alternatiba kontzertua izango da estazio aldean: Izaki Gardenak.
  • 18:00. Bigarren zekorketa.
    • Toreatzailea: Jose Antonio de Gracia.
    • Ordezkoa: Jose Huelves.
    • Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Toledo, Espainia).
  • Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
  • Jarraian, Zestoako Banda, Erdikalean.
  • 20:00. Zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldearen eta Zestoako trikitilari taldearen eskutik.
  • 22:00. Laket taldearekin erromeria txosnagunean, Ama Birjina festei amaiera emateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide