"Elkartasun feministagatik" epaituko dituzten sei zestoarrei babesa agertu diete ehunka herritarrek

Maialen Etxaniz 2025eko abenduaren 14a

Zazpi urte iraun dituen prozesu judizialaren ostean, asteartean hasiko da "elkartasun feminista gauzatzeagatik" epaituko dituzten sei pertsonen kontrako epaiketa. Horiei babesa agertzeko mobilizatu dira ehunka herritar eta 30 eragile inguru, gaur, Zestoan, talde feministak deituta. Gaurko elkarretaratzeko argazki bilduma eta albiste osatua, hemen

Asteartetik aurrera Zestoako sei bizilagun epaituko dituzte Donostiako Auzitegian emakume bati "elkartasun feminista adierazteagatik". Herriko gizon batek bere bikotekide ohia nahiz hura babestu zuten bost herrikide salatu zituen 2018an integritate moralaren aurkako nahiz derrigortze delituengatik, eta zazpi urte iraun dituen prozesuaren ostean, datorren astean hasiko da haien aurkako epaiketa. "Elkartasun feminista" epaituko dutela salatu du Zestoako Mugimendu Feministak, eta auzipetuei babesa agertzeko mobilizazioa egin dute gaur eguerdian Zestoako plazan. Ehunka izan dira deialdira batu direnak.

Gaurko elkarretaratzeko argazki bilduma eta albiste osatua, hemen

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide