Orio eta Getaria lehenengo txandan eta Zumaia eta Zarautz bigarrenean lehiatuko dira Kontxarako sailkatze estropadan

Onintza Lete Arrieta 2025ko ira. 4a, 13:19

Zaleak Kontxan. (Arnaitz Rubio Aprea)

Gaur arratsaldean jokatuko dute Kontxako estropadetarako gizonezkoen sailkatze saioa, eta eguerdi partean egin dute irteera postuen zozketa. Emakumezkoetan bezala, 21 talde lehiatuko dira zazpi txartelen bila.

Atzo emakumeek bezala, gaur gizonezkoek jokatuko dituzte Kontxako Banderara sailkatzeko erlojuaren kontrako estropadak Donostiako badian, 18:00etan hasita.

Gaur eguerdian egin dute Donostiako udaletxean arratsaldeko saiorako irteera postuen zozketa. 21 traineru ariko dira zazpi posturen bila –Donostiarra automatikoki sailkatuta dagoelako–, tartean eskualdeko laurak, eta honako postuetan aterako dira lehiara: Orio eta Getaria aurreneko txandan izango dira; Orio seigarren aterako da, eta Getaria, berriz, hamargarren. Bigarren txandan ekingo diote Zumaiak eta Zarautzek, hamahirugarren Telmo Deunekoek, eta hemeretzigarren, Enbatakoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide