Borroka kirolak emozioak kudeatzeko bitarteko

Guka Telebista, Goiena Telebista, GITB eta 28 Kanala aza 10, 19:00 Urola kosta

Bizi ON!

Boxeoa eta wushua, borroka kirolak dira biak, baina oso desberdinak euren artean. Wushua inork gutxik ezagutzen du; boxeoa, ostera, borroka kirolen esparruko diziplinarik ezagunena da, gero eta zale gehiagorekin. Orioko River Box&Roll klubeko entrenatzaile Ibai Marinek kirol horrek gorputzerako zein bururako dituen onurez jardungo du Bizi On! saioaren atal honetan, eta horretan sakonduko dute kontsulta Azpeitian duten Elene Urbieta eta Ioana Pickford psikologo azkoitiarrek; emozioak kudeatzeko garaian kirola egitea zeinen lagungarri izan daitekeen azaldu dute.

Etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorrak eragina izango du eskualdean
Azaroaren 11ko greba orokorra

Iraia Oteiza aza 10, 18:00 Urola kosta

Hainbat enpresa, ikastetxe eta udal zerbitzuk bat egingo dute biharko lanuztearekin, eta aldaketak izango dira garraio publikoan ere. Arratsaldean, berriz, manifestazioak egingo dituzte eskualdeko hainbat herritan.