Erreportajeak

Elkanoren Lehorreratzea: berezia barrutik, berezia kanpotik

Mireia Galarza Bastida eta Onintza Lete Arrieta 2026ko abuztuaren 8a

Elkanoren papera egin duen Mikel Larrañagarekin eta tripulante aritu diren bi emakumezkoekin, hau da, Izaro Lestayorekin eta Saioa Etxeberriarekin izan zen atzo Guka Telebista. Baita hesian bestaldean zeudenekin ere, Zestoako, Zarauzko, Antzuolako eta Tolosako ikusle banarekin. 

Abuztuaren 6an bete ziren 500 urte Joan Sebastian Elkano Getariako marinela zendu zela Ozeano Barearen erdian. Eta herritarrek gogoan eduki nahi izan zuten haren figura, baita hark utzitako ondarea ere, atzo arratsaldean Elkanoren Lehorreratzea eginez (ikus hemen kronika eta argazki bilduma).

Antzezpeneko protagonista nagusiak, Elkano eta tripulanteak, umore oneko topatu zituen Guka Telebistak Iribar jatetxean bazkaldu ondoren. Ezagunei kasu egin, batzuekin eta besteekin argazkiak atera, eta Nao Victoria itsasontzirantz abiatu ziren, Astilleron kafea hartuta. Izaro Lestayo izan zen orain lau urte itsasontzi horretan sartu zen lehen emakumea indigena baten papera egiteko, eta atzo errepikatzeko gogoz zen. Aurtengo ekitaldian bigarren emakume bat ere izan da ontzian, tripulanteko kide gisa hartu baitu parte Saioa Etxeberriak. Ekitaldia hasteko aurreko orduetan, urduri zen getariarra.

Eguneko protagonista nagusia beste bat zen, ordea: Mikel Larrañaga. Horrek aurreneko aldiz egin du Elkanorena, eta ekitaldia amaitu berritan kontatu zion Gukari zer sentsaziorekin gelditu zen. 

Horiek denak Lehorreratzearen barruko protagonistak ziren, baina kanpotik Lehorreratzea nola ikusten den ere galdetu zuen hedabide honek: Antzuolako eta Tolosako bi haurrek, Zestoako gazte batek eta Zarauzko adineko batek eman zuten beren iritzia. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide