Bosgarren postuan, baina lan oso ona eginda; horixe Getariako gizonek gaur eguerdian Kontxako Banderaren lehian egin dutenaren laburpena. Aurrenengo txandan itsasoratu dira, lehen kaletik, San Juan, Hondarribia eta Lekittarrarekin batera. 20:11:65ko denboran amaitu dituzte lanak, txandako bigarren sailkatuari 12 segundo aterata. Lekittarra izan da helmuga zeharkatzen bigarrena, eta hirugarren eta laugarren sailkatuak San Juan eta Hondarribia izan dira, hurrenez hurren. Sailkapen orokorrari dagokionez, bosgarren amaitu dute getariarrek.
Kontxako Bandera, berriz, Oriora joan da hogeita hamahirugarren aldiz. Erabateko nagusitasuna erakutsi dute mirotzek estropadaren hasieratik bukaerara, eta atzetik zituztenei aldea etengabe handituz joan ostean, bigarren helmugaratu den Zierbenari hamabi segundoko aldea ateratzea lortu dute Oriokoek.
Hona hemen bigarren jardunaldiko sailkapena:
- Orio: 19:36:00
- Zierbena: 19:48:60
- Bermeo: 20:01:92
- Donostiarra: 20:09:06
- Getaria: 20:11:52
- Lekittarra: 20:23:82
- San Juan: 20:30:86
- Hondarribia: 20:32:98
Hona hemen sailkapen orokorra:
- Orio: 38:35:36
- Zierbena: 38:47:86
- Bermeo: 39:07: 36
- Donostiarra: 39:24:12
- Getaria: 39:31:64
- Hondarribia: 39:54:84
- San Juan: 40:05.58
- Lekittarra: 40:06.68