Astebete besterik ez da falta Eusko Label liga hasteko, eta Getariako Esperantza trainerua lehiarako prest da dagoeneko. Getariako Arraun Elkarteak atzo aurkeztu zuen jendaurrean TKE ligan lehiatuko den taldea.
Unax Eizagirre arituko da aurtengoan ere patroi lanetan, eta ondorengo arraunlariek osatuko dute trainerua: Jokin Aizpuru, Peru Alkorta, Daniel Ariztimuño, Andoni Atorrasagasti, Iker Castillo, Imanol Eizagirre, Andde Etxaniz, Igor Gomez, Gaizka Gorostiaga, Aimar Iraola, Jokin Iraola, Julen Manterola, Iñigo Merkader, Haritz Miralles, Aitor Murgiondo, Martin Rekondo eta Niko Rodriguez.
Markos Aizpuru Getariako Arraun Elkarteko kidearen arabera, "ilusioz" ekingo diete denboraldiari. Ekaitz Esteban Kirol zinegotziak, bestetik, animoak emateaz gain, elkartean boluntario aritzen direnen lana aitortu nahi izan zuen.