Gau giro ederrarekin agurtu dituzte sanpedroak Beizaman

Maialen Etxaniz 2025ko eka. 30a, 09:16

Arratsaldeko kirol erakustaldiaren ostean, jaien bukaerako afaria egin zuten. Su festarekin, datorren urtera arte agurtu dituzte sanpedroak.

Bukatu dira 2025eko San Pedro festak Beizaman. Atzo, San Pedro eguna, jaien azken egunean goizetik gauera bitarteko ekintza sorta izan zuten herrian. Goizean goiz hasi zituzten ekintzak, eskulangileen azokarekin eta trikitilarien saioarekin. Ondoren, pilota jaialdia izan zen. Kirol saioaren ostean, meza egin zuten elizan, eta arratsaldean jarraitu zuen festak. 19:00etan, herri kirolak izan ziren eta 20:30ean, jaien bukaerako afaria egin zuten, gau giro ederra zegoela probestuta. Su festei begira agurtu dituzte sanpedroak, Beizamako festarik garrantzitsuenak, hurrengo urtera arte. 

(Argazkiak: Utzitakoak)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide