Atzo eguerdian txupinazoa botata festa giroan murgildu ostean, arratsaldean jarraitu zuten festarekin Beizaman. Lehenik, ume jolasak egin zituzten frontoian, eta, ondoren, tradizio bilakatu den patata tortilla lehiaketa. Aurtengoan, Urki 2 baserrikoen patata tortilla izan da onena; hain zuzen ere, Javi eta Leheren aita-alabek egindakoa. Bigarren postuan, berriz, Bakarne eta Irati ama-alabak sailkatu dira. Gauean, Majanoren kontzertuarekin borobildu zuten ostirala.
Igandera bitartean izango da zertaz gozatua Beizaman. Hona hemen egitaraua:
Gaur, larunbata.
- 10:00. Mendi irteera.
- 16:30. Karta jokoen finalaurrekoa eta finala.
- 19:30. Toka txapelketa.
- 21:00. Herri afaria.
- Gauean, Donoso DJa.
Bihar, igandea.
- Goizean zehar, azoka eta trikitilariak.
- 11:00. Pilotariak.
- Jone Mendizabal - Oihan Uranga eta Iker Elorza - Xabat Goenaga.
- Hodei Baltzola - Aitor Eraso eta Xuban Arandia - Janitz Goenaga.
- Adei Lizarralde - Zuhaitz Labaka eta Paul Egiguren - Aiurdi Peñagarikano.
- 12:00. Meza.
- 19:00. Herri kirolak.
- Aizkolariak: Eneko Otaño eta Hodei Ezpeleta. Harri jasotzaileak: Olaia Esnaola eta Ane Zestan.
- 20:30. Jaien bukaerako afaria.
- Amaitzeko, su festa.