Tenperaturak nahiz giroa bero, San Pedro egunez Beizaman

Ihintza Elustondo 2025ko eka. 29a, 15:00

Eskulangileen azoka, trikitilarien saioa eta pilota partidak izan dituzte, besteak beste, San Pedro egunez Beizaman. Herri kirol saioarekin eta afariarekin amaituko dituzte festak, arratsaldean.

Urteko festa egun handiena dute gaur Beizaman, San Pedro eguna. Goizean goiz hasi dituzte han ekintzak, eskulangileen azokarekin eta trikitilarien saioarekin. Ondoren, pilota jaialdia izan da. Lehen partidan, Jone Mendizabal eta Oihan Uranga Iker Elorzaren eta Xabat Goenagaren aurka lehiatu dira; bigarren partidan, Hodei Baltzola eta Aitor Eraso Xuban Arandiaren eta Janitz Goenagaren aurka; eta hirugarren eta azken neurketan, Adei Lizarralde eta Zuhaitz Labaka Paul Egigurenen eta Aiurdi Peñagarikanoren aurka.

Kirol saioaren ostean, 12:00etan, meza egin dute elizan, eta arratsaldean jarraituko du festak. 19:00etan, herri kirolak izango dira, eta 20:30ean, jaien bukaerako afaria. Amaitzeko, su festarekin, datorren urtera arte agurtuko dituzte sanpedroak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide