San Pedro eguna da gaur, egun handia Beizaman. Askotariko ekintzak izango dituzte gaur herrian, baina atzo ere izan zen zertaz gozatua.
Goizean, mendi irteera egin zuten herriaren inguruan. Mendi ibilbidean zehar, ginkana moduko bat egin zuten, eta bidean ezkutatuta zeuden pilotak aurkitu zituztenek sariak jaso zituzten.
Arratsaldean, karta jokoaren finalaurrekoak eta finalak jokatu zituzten. Musean, Agiñako Pedro eta Arantxa izan ziren garaile; eskoban, Elen eta Igone; eta puntuan, Pedro eta Txoko. Segidan, berriz, toka txapelketa jokatu zuten. Lehia horrek arrakasta handia izan zuen; guztira, 25 parte hartzaile izan ziren. Amenabar Beheko Iñaki izan zen txapelduna, eta Urkizaharko Eneko sailkatu zen bigarren.
Gauean, herri afaria egin zuten giro ederrean, eta gauean, Donoso DJarekin jarraitu zuen festak. Herriko gazteek antolatutako jolasak ere egin zituzten gauean.
Gaur amaituko dituzte Beizaman sanpedroak. Hona hemen gaurko egitaraua:
- Goizean zehar, azoka eta trikitilariak.
- 11:00. Pilotariak.
- Jone Mendizabal - Oihan Uranga eta Iker Elorza - Xabat Goenaga.
- Hodei Baltzola - Aitor Eraso eta Xuban Arandia - Janitz Goenaga.
- Adei Lizarralde - Zuhaitz Labaka eta Paul Egiguren - Aiurdi Peñagarikano.
- 12:00. Meza.
- 19:00. Herri kirolak.
- Aizkolariak: Eneko Otaño eta Hodei Ezpeleta. Harri jasotzaileak: Olaia Esnaola eta Ane Zestan.
- 20:30. Jaien bukaerako afaria.
- Amaitzeko, su festa.