18:00. Txupinazoa Itturriren eskutik jaiei hasiera emateko. Jarraian, kalejira auzoan zehar. Pailazo, buruhandi eta erraldoiekin auzoa girotuko da. Erraldoi txikiak gonbidatuta zaudete. Arratsaldean, haur jolasak egongo dira auzoko zelaietan. 19:30. Hamarru elektrotxaranga txosnatik hasita. 20:30. Parrillada txosna inguruan, Auzoak Bizirik taldearen eskutik. 22:30. Kontzertuak: Etxekalte, Naxker eta Klik DJa.
09:00. Goizeko diana auzoa girotzeko. Bertan parte hartzera animatzen zaituztegu zuen pijama eta guzti. Goizean zehar, haur jolasak egongo dira auzoko zelaietan . 10:00. Txirrindulari txiki itzulia Salbideko parketik hasita. Amaitzean, txokolatada. 11:00. Zirku kalejira - A&B Shows taldearen eskutik. 12:00-12:45. Auzo bazkariko leku hartzea.12:45. Ilargi txarangak auzoa alaituko du. 15:00. Auzo bazkariaren hasiera.Bazkalondoan, bingo musikatua eta Marmarrian saio berezia. 18:30. Bull DJa auzoan zehar. 18:00etan, Belauntzaran parkean (Dukenea) hasiko da Biktriko partaide eta animatzaileekin. 22:30. Mugi panderoa taldearen eskutik erromeria.
11:00. Hamaiketakoa eskainiko da auzoko elkartearen parean denentzat. 11:30. Moto eta patinete txiki lasterketa. - 3-4 urtekoentzat moto txiki lasterketa. - 5-6 urtekoentzat patinete lasterketa.12:30. Zarautz Trik erraldoiekin auzoa girotzen. 13:00. Toka txapelketa. Haurrentzat 14 urtera arte eta helduentzat. Aldi berean, parrillada auzoko boluntarioen eskutik. 17:00. Bat Bitan taldearen eskutik erromeria.