08:00. Suziria jaiei hasiera emateko. 11:00. Herri meza. Ondoren, hamaiketakoa. 16:00-20:00. Gaztetxoentzat puzgarriak eta txokolatada egongo dira.
19:00. Inguruko baserrietako sagardoak dastatzeko aukera egongo da, pintxoekin. Karpan. 21:00. Izer eta Alabier trikitilariak.
15:00. Mus eta eskoba txapelketak. Izen-ematea 15:00etan da, eta txapelketen hasiera 15:30ean. Bikoteko 25 euro ordaindu beharko da musean jokatzeko, eta 12 euro eskoban. 20:30. Sardina jana. Sardinak doan eta saiheskia eta edariak ordainduta. 22:30. Fan & Go erromeria.
Goizean, II. Artisau azoka eta taloak. Egun guztian zehar, Jagoba eta Maddalen trikitilariak. 12:30. Herri Kirol jaialdia. Aizkoran, Julen Gabilondo eta Suharri Paolla, Ugaitz Mugerza eta Arantza Mugerzaren aurka. Egin beharreko lanak: aizkoran, zortzi enbor etzanda eta bi enbor zutik, trontzan zortzi enbor eta korrika hogei itzuli. Harri jasotzen, Karmele Gisasola, Aritz Norde eta Urdax. 14:00. Bertso bazkari herrikoia, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariekin. Izena emateko 639 33 27 82 zenbakira deitu edo batzordeko norbaiti jakinarazi. Bertan prestatutako paella, bakailaoa tomate eta piperrekin, tarta, izozkia eta kafea (30 euro) edo paella eta izozkia (6 euro). Jarraian, Jagoba eta Maddalen trikitilariak.