Izena emateko honako formularioa bete behar da.
Antoniano Kirol Elkarteak antolatuta, arratsaldeanegingo dituzte probak. 17:00etan, umeena; 17:20ean, irristariena; eta 18:00etan helduena. Guztira, 800 dortsal jarri dituzte salgai. Bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu izena online emanez gero (abenduaren 15era arte), eta 7 euro Helmuga kirol dendan bada. Egunean bertan, dortsalik geratuko balitz, 10 euro ordaindu beharko dute herritarrek izen ematea. Irristariek egunean bertan eman beharko dute izena.