Nafarroako Hezkuntza Sailak hartu dituen neurriak salatzeko elkarretaratzera deitu du Orioko Herri Ikastolak, 16:30ean ikastola kanpoan.
Informazio gehiago, hemen.
LH 2-LH 4 arteko ikasleentzat. Plaza mugatuak. Izena emateko epea: apirilaren 13tik 20ra. Liburuaren Nazioarteko Egunaren inguruko egitarauaren barne.
Hizlariak: Aitziber Sarobe Egiguren eta LPS Honi Ez! dinamikako kide Alain Arruti. Sañu Bizirikek antolatuta.
... + 20 urte uhinetan aske izenburupean, Arraio Irratiaren historia ezagutzeko aukera izango da, argazki eta afitxa ezberdinen laguntzarekin. 310 dendaren eta Garoaren ordutegien barruan izango da ikusgai.
Palestina Orio elkartearen ekimenez, Palestinako egoera gogora ekartzeko eta herritarren kontzientzia pizteko erakusketa izango da ikusgai Kultur Etxean apirilaren 21etik 30era. Erakusketa ikastetxeetako ikasleentzat zabalduko da goizetan, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 17:30etik 19:30era, herritar guztientzat. Asteburuan, aldiz, itxita egongo da.