Azpeitia Eragile taldeak antolatuta, hitzaldia eskainiko du medikuntzan doktore eta EHUko irakasle ohia den Angel Bidaurrazaga Van Dierdonckek. Medikuntzaren hastapenez, farmakomedikuntzak eragin duen aldaketaz nahiz COVID-19aren aldiaz ariko da, besteak beste.
Argi urdin arrosa laranja izeneko erakusketa egongo da Alondegiko Oxford aretoan irailaren12tik urriaren 2ra bitartean. Maite Gonzalez Martinezen, Jone Erzilla Etxegibelen eta Ari Cardozoren lanek osatzen dute erakusketa. Ordutegia: astegunetan, 18:30etik 20:30era; asteburu eta jaiegunetan, 12:30etik 14:30era eta 18:30etik 20:30era.