Zumaiako Emakumeon Etxeak talde gisa hartuko du parte martxoaren 3an Donostian egingo den Lilatoian. 09:00. Irteera busez Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauriko geralekua). 10:30. Lilatoia. 13:30. Itzulera Donostiatik. 14:30. Bazkaria Emakumeon Etxean. Dortsal eta kamiseta banaketa, asteazken arratsaldetik aurrera etxeko ordutegian. Bazkarirako txartelak salgai Emakumeon Etxean, 10 euroan.
M8 Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan Azkoitiko Udalak antolatutako erakusketa. Informazio guztia, hemen. 12:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.
Paraiso Antzerkia konpainiaren Kutxartean antzezlana ikusteko aukera izango da martxoaren 3an, eguerdiko 12:30ean, Aita Mari aretoan.
Sarrerak hemen erosi daitezke.
Artezaleak pintura tailerreko ikasleen sorkuntzak egongo dira bertan ikusgai. Sarrera doan.
Jonathan Escapa Etxaniz artistaren erakusketa, Doi egitasmoaren barruan. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta larunbat eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara.