Uxue Alberdik gidatzen duen irakurketa saioan Art Spiegelmanen Maus komikia aztertuko dute. Julen Gabiria itzultzailea izango da bertan. Otsailaren 29an, osteguna, 18:30ean, Getariako Udal Liburutegian.
Hizkuntza: Euskara
Azkoitia 700 batzordeak antolatuta, Mertxe Urteaga arkeologoak eskainitako hitzaldia. Informazio gehiago, hemen.
Joan den azaroan Donostian egindako nazioarteko lehiaketan epaimahaiak aukeratutako 24 argazki onenak izango dira ikusgai. Astelehenetik ostiralera: 17:00etatik 19:00etara. Larunbatetan eta igandeetan: 12:00etatik 14:00etara.
Jonathan Escapa Etxaniz artistaren erakusketa, Doi egitasmoaren barruan. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta larunbat eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara.
Artezaleak pintura tailerreko ikasleen sorkuntzak egongo dira bertan ikusgai. Sarrera doan.