Eguraldi txarrak ez zuen festarik zapuztu atzo gauean Zumaian. Euria goian behean ari bazuen ere, ehunka herritar atera ziren kalera santelmoetako danborradaz eta banderaren igoeraz gozatzera. Ohiko moduan, Sagarbidetik atera ziren danborjoleak, eta San Telmo kalera arteko bidea egin zuten, han geldialdi berezia egiteko. Aurtengoan tarte luzexeagoa hartu zuten, zaparrada geratu arte itxaron zutelako. Handik Kofradiara jarraitu zuten, gaueko unerik hunkigarrienak bizitzeko. Gauerdian, izan ere, Jose Luis Saizabal Etxeberri arrantzale ohiak bandera altxatu zuen Kofradiako balkoian, eta San Telmo martxa entzun ondoren, festa lehertu zen.
Hona hemen atzo gaueko protagonista nagusiaren adierazpenak.
Argazki bilduma eta gaurko egitaraua esteka honetan ikus daitezke.