Zestoako udaletxeko areto nagusian dagoen eserleku historikoaren inguruko kontuak ezagutzeko aukera izango dute herritarrek bihar, osteguna. Gipuzkoako Batzar Nagusiek garai batean erabiltzen zuten bankada da, eta Gipuzkoan kontserbatzen den mota horretako bakarra. Gutxienez XVIII. mendekoa dela ondorioztatu dute eserlekuaren inguruan egindako ikerketa eta kontserbazio lanek.
Eserleku honek ez du parekorik izenburupean, ondare horren berri emateko azalpenak eskainiko dituzte bihar, 11:30ean, udaletxeko Udalbatza aretoan. Jon Egidazuk euskaraz emango ditu azalpenak, Ereiten Kultur Zerbitzuen izenean; Carmen Martinek, berriz, gaztelaniaz, Taller CM Restauracion enpresaren izenean. Hitzaldiaz gain, eserlekua herritarrentzat ikusgai egongo da zaharberritze lanek irauten duten bitartean.