Albistegia

'Amparito roca'-k, lehen zekorketak eta kontzertuek emandakoa, bideoan

Urtzi Oteiza

Amabirjinetako bigarren egunez, besteak beste, lehen zekorketa eta haren kontrako kontzertuak izan dira Zestoan. Hona hemen arratsaldeak emandakoa bideoan. 

Amabirjinetako  bigarren eguna dute gaur Zestoan, eta jai giro bete-betean murgilduta dira han. Arratsaldean, besteak beste, lehen zekorketa eta haren kontrako kontzertuak izan dira.
 
17:30 pasatxo zirenean, herriko bandak, dultzaineroek eta txistulariek kalejira egin dute, lehen zekorketa iragarriz; jendetza elkartu du Erdikalean Amparito Roca-ren zuzeneko emanaldiak. Ondoren, 18:00etan hasita, lehen zekorketa izan da; Pedro Gomez Barbon aritu da toreatzen, eta Victor Mencia Sanchez izan da haren ordezkoa. Toledoko (Espainia) Adolfo Rodriguez Montesinos ganadutegiak jarri ditu zezenak. 
 
Ordu berean, zezenketan kontrako Gurea Kultura ekimenak antolatuta, musikaz gozatu ahal izan da estazio aldean. Hain zuzen ere, Gailu eta Ithaka taldeak aritu dira zuzenean, eta giro ederra sortu da. Haurrei zuzenduta, bestalde, Boli kalean antzezlana eskaini du Pantzart konpainiak kiroldegiaren aurrean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide