Albistegia

Kazaola baserrian piztutako suziriarekin hasi dituzte karmenak Arroabean

Iraia Oteiza - Urtzi Oteiza

Landa eremuari protagonismoa emanda hasi zituzten atzo arratsaldean karmenak Arroabean, ohiko moduan, Kazaola baserrian bota baitzuten festei hasiera emateko suziria. Festetarako prestatutako karrozaren atzetik baserriz baserri ibili ziren auzotarrak gero, baserri horietako bakoitzean suziri txiki bat piztuz, eta bien bitartean, meriendatuz. Txupinazoa botata, festetan bete-betan sartu dira auzotarrak, igandera arte ez baitute etenik izango Karmen jaiek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide