Albistegia

Pieza eta pieza artean, giro bikainean egin dute helduen danborrada

Usua Garin

Atzo egin zuten Zestoan helduen danborrada. Ekitaldi horrekin hasi ziren ofizialki santakutzak, eta danbor desfileko irudiekin bideoa osatu du Gukak. Gaur arratsaldean segituko dute festek; umeen txanda izango da.

Santakutz jaiak atzo hasi ziren, helduen danborradarekin eta udaletxeko balkoian Zestoako bandera altxatzearekin. Giro bikaina izan zen nagusi atzo gauean herrian, zortzi danbor taldeetako kideek gogotik astindu baitzituzten baketak. Gukak bideoan jaso ditu atzoko danborradako irudi batzuk.

Gaur arratsaldean segituko dute festek, umeek danborrada egin baitute 18:00etan hasita. Ekitaldi horrekin bukatuko dira aurtengo jaiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide