Albistegia

Txispi gogoratuz hasi dituzte santakutzetarako entseguak

Mireia Galarza Bastida, Usua Garin eta Aitziber Arzallus

Berezia izango da aurtengo santakutzetako helduen danborrada, Zestoan. Joan den urtean, santakutzak igaro berritan, hil zen urte askoan Lau Iturri elkarteko zuzendari izandako Jesus Aizpurua Txispi, eta hura izango dute gogoan. Hain zuzen ere, Txispik horren gustuko zuen Debako martxa joko dute beste hamaika piezaren artean. Lehen entseguan, horren guztiaren nondik norakoak azaldu dizkiote Gukari Lau Iturriko taldearen gidaritzan Txispiren lekukoa hartu duen Anne Uriak eta Zestoako Bandaren zuzendari Beñat Etxabek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide