Zestoan hasi dira larunbateko danborradarako motorrak berotzen

Aitziber Arzallus 2026ko apirilaren 28a

Atzo iluntzean egin zuten aurreneko entsegua helduek, eta gaur eta bihar egingo dituzte falta zaizkien biak, gaur megafoniarekin eta bihar berriz ere bandarekin. 

Danbor hotsek hartuko dute Zestoa asteburuan, maiatzeko lehen asteburuarekin bat eginez ospatuko baitituzte santakutzak. Larunbat gaueko helduen danborrada eta Santa Kutz egunaren arratsaldeko umeen danborrada izango dituzte hitzordu nagusiak, eta helduak dagoeneko hasi dira motorrak berotzen.

Hain zuzen ere, atzo iluntzean egin zuten aurreneko entsegua, 20:00etan hasita, kiroldegiko aterpean, eta gaur eta bihar egingo dituzte beste biak. Atzo bezala, bihar ere, bandarekin egingo dituzte entseguak; gaurko saioa, berriz, megafoniarekin egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide