Zestoako festak

Zestoako Txistulari Alardea osorik, bideoan

Gorka Eizagirre 2025ko ira. 2a, 12:30

Igandean egin zuten Zestoan hiru urtez behin egiten duten txistularien alardea. Txistulariekin batera, kiroldegiko oholtzan izan ziren eskualdeko abeslari eta musikari ezagun ugari. Emanaldia osorik grabatu zuen Gukak, eta dagoeneko ikusgai jarri du oso-osorik. 

Zestoako Idiakaitz txistulari taldeak hiru urtez behin antolatu ohi du Zestoako Txistulari Alardea, eta ohi bezala, euskal musikagintzako izen ezagunak eta herriko musikariak elkartu ziren oholtzan. Gonbidatu batzuk Oriokoak izan ziren: Julen Alonso trikitilaria eta piano-jotzaileak nahiz Imanol eta Iratz Urkizu aita-alabek parte hartu zuten alardean. Horiekin batera, Amaia Aldalurrek zuzentzen duen Zumaiako San Pedro Abesbatza eta metal boskotea ere izan ziren agertokian.

Zestoako ordezkaritza, bestalde, honako musikariek eta taldeek osatu zuten: Nerea Mendizabalek, Agurtzane Auzmendik, Joritz Zunzunegik, Itxaropena dantza taldeak, Mertxe Merinok prestatutako eskolako haur kantariek eta Idiakaitz txistulari taldeko musikariek. Garikoitz Mendizabal Zestoako txistulariak zuzendu zuen ikuskizuna, eta aurkezle lanetan Jon Artano aritu zen.

Erlazionatuak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide