Zestoako festak

38. Ondarbasoko igoera, bideoan

Gorka Eizagirre 2025ko abu. 30a, 19:04

Iaz bezala, gaur ere Mendia izan da azkarrena gizonetan. Emakumezkoetan, berriz, aurten aurrenekoz parte hartu duen Larraitz Zumetak irabazi du. Guztira, 25 lagunek parte hartu dute, eta gonbidatu moduan parte hartu duen Oier Ibarguren azpeitiarrak Mendiak duela hori ezarritako marka hobetu du.

Jon Mendiak eta Larraitz Zumetak irabazi dute gaur, zapatua, Zestoan jokatu den 38. Ondarbasoko Igoera. Bi horiek izan dira gaur onenak. Guztira, 22 gizonek eta hiru emakumek parte hartu dute, iaz baino sei lagun gehiagok.

Azken urteetan bezala, gaur ere Mendia izan da azkarrena gizonetan, proba 11 minutu, 30 segundo eta 38 ehunenekotan amaituta. Emakumezkoetan, berriz, aurten aurrenekoz parte hartu duen Larraitz Zumetak irabazi du; 17 minutu, 22 segundo eta 72 ehunenekotan lotu ditu hark Zestoako plaza eta Ondarbasoko gaina. 25 lagun horietatik 22 gizonak izan dira, eta hiru emakumeak. Gaur arte, Mendiak 2022. urtean ezarritako 11 minutuko eta 14 segundoko denbora izan da Ondarbasoko Igoerako errekorra. Ordea, gaur, Oier Ibarguren txirrindulari azpeitiarrak segundo batean hobetu du. Dena den, Ibargurenek gonbidatu gisa parte hartu ohi du Ondarbasorako igoeran, eta hark ez du sailkapenerako lehiatzen.

Hori horrela, gizonetan, Mendia nagusitu da, Iñaki Gabarainek egin du bigarren, denbora irabazleak baino minutu eta segundo bat beranduago geldituta. Jurdan Regillaga sailkatu da hirugarren, 12 minutu, 45 segundo eta 61 ehuneneko denbora eginda. Emakumeetan, berriz, Leire Lopetegi iazko txapelduna izan da Zumetaren ondoren bigarren (18.51.73) eta Irati Otano hirugarren (19.50.17).

Erlazionatuak

Jon Mendia eta Larraitz Zumeta garaile 38. Ondarbasoko Igoeran

Ihintza Elustondo - Andoni Elduaien abu 30, 16:57 Zestoa

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide