Santa Kutz jaietako haurren danborrada egin zuten atzo, zapatua, Santa Kutz eguna. Guztira, 180 bat umek parte hartu zuten, eta eguraldia lagun, arratsalde giro aparta sortu zen herrian haiei segika. Gesalaga kalean hasi zuten ibilbidea guztiek, eta Gurutzean nahiz herriko plazan egin zituzten geldialdiak.
Danbor jotzaileek, pandero jotzaileek, sukaldari, gastadore zein zalduntxo txikiek, banderadunek, Danbolin hedabideari eskainitako karrozak eta Bainuetxeko langileak irudikatu dituzten zirikatzaile-buruhandiek ikuskizun dotorea eskaini zuten. Gukak bideoan hartu zuen atzo arratsaldeko umeen desfilea.