Saio bereziak

Danborrada, Zestoako santakutzetako taupada

Gorka Eizagirre

Atzo gauean egin zuten Zestoan Santa Kutz jaietako helduen danborrada. Guztira, zortzi talde atera ziren herriko kalera, jaia ospatzera. Guka Telebistak danborradako irudiak hartuta osatu du honako bideo hau.

Giro ederrean igaro zuten atzo gauean danborrada, Zestoan. Herriko kaleetan zehar ibili ziren danborradako zortzi konpainiak, baina geldialdiak ere egin zituzten Gurutzean eta herriko plazan. Gauerdiarekin batera, suziria bota zuten udaletxetik, eta Zestoako bandera eta ikurrina altxatu zituzten. Urtero bezala, danborradak piztu zuen Zestoan santakutzetako sugarra Guka Telebistak bideoz hartu zituen atzoko festako irudiak.

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide