Zestoako amabirjinak 2024

Suziria botata, gogotik gozatu dute Umeen Egunaz Zestoako gaztetxoek

Maialen Etxaniz - Iraia Oteiza 2024ko ira. 9a, 15:35

Suziria botata hasi dute Umeen Eguna Zestoan. Ondoren, dantzak eskaini dituzte seigarren maila amaitu dutenek. Dantzako lanak amaituta, gozatzen jarraitu dute gaztetxoek; batzuk, gainera, buruhandi lanetara ere animatu dira. Umeen Eguneko goizak utzi dituen irudiekin eta adierazpenekin osatu du honako bideo hau GUKAk. 

Ama Birjina festen azken apurretan daude Zestoan. Umeen Eguna da gaur, eta txikienak izango dira protagonistak gauera bitarte. Urtero bezala, seigarren maila bukatu duten ikasleek bota dute Umeen Eguneko suziria, eta jaiak ondo amaitzeko deia egin ostean, plazara atera dira hainbat dantza eskaintzera; tartean Zestoan horren ezaguna den zahagi dantza eskaini dute, plazan elkartu diren herritarren begiradapean. Gainera, hurrengo urtean dantza hori eskainiko dutenei dantzaurrea egin diete, lekukoa ematearen adierazgarri.  

Dantzako lanak amaituta, gozatzen jarraitu dute gaztetxoek; batzuk, gainera, buruhandi lanetara ere animatu dira. Eguneko goizak utzi dituen irudiak eta adierazpenak jaso ditu GUKAk bideoan. Arratsaldean jarraituko du jaiak, eta 22:30ean amaituko dira 2024ko amabirjinak, suzko zezenarekin. 

Argazki bilduma, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide