Zestoako amabirjinak 2024

Umeak protagonista, Zestoako amabirjinen azken egunean

Iraia Oteiza 2024ko ira. 9a, 13:30

Goizean kalejira zaratatsua egin ostean, 12:00etan txupinazoa bota dute udaletxetik seigarren maila bukatu duten gaztetxoek. Gaurko antolatu dituzten ekintzak gogoratu ez ezik, jaiak ondo bukatzeko deia egin dute balkoitik, eta jendetza elkartu da plazan haien mezua entzuteko. Suziria botata, hainbat dantza eskaini dituzte plazan, ohiturari jarraituz.

Azken txanpan sartu dira Zestoako amabirjinak. Gaur Umeen Eguna da, eta herriko txikienak izan dira protagonistak eguna hasi denetik. Goizean kalejira zaratatsua egin ostean, 12:00etan txupinazoa bota dute udaletxetik seigarren maila bukatu duten gaztetxoek. Gaurko antolatu dituzten ekintzak gogoratu ez ezik, jaiak ondo bukatzeko deia egin dute balkoitik, eta jendetza elkartu da plazan haien mezua entzuteko. Suziria botata, hainbat dantza eskaini dituzte plazan, ohiturari jarraituz.

Ondoren, buruhandiak eta Txantreako erraldoiak izan dira herriko kaleetan barrena, haurren eta gaztetxoen gozagarri. Eguerdian bazkaria egingo dute, eta arratsaldean ere izango da zereginik.

Hona hemen jaiak bukatu bitarteko egitaraua:

  • 16:00. Haurrentzat tailerrak.
  • 17:00. Poniak umeentzat plazan, eta zezentxoak 16 urtetik gorakoentzat.
  • 19:00. Gauargi taldearen erromeria, Laranjadin.
  • 20:00. Zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldearen eta Zestuko Trikitixa taldearen eskutik.
  • 21:00. Gauargi taldearen erromeria, Laranjadin.
  • 22:30. Suzko zezena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide