Gaurko, uztailak 19, zegoen iragarrita Zestoako Gaztetxearen desalojoa, baina Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, atzera bota dute desalojo agindua. 10:00etan egin dute hitzartzea Gaztetxe barrutik.
Albiste osatua eta argazki bilduma, hemen.
Azkenean bertan behera gelditu da Zestoako Gaztetxearen desalojoa. Gazte Asanbladako kideek "borrokak merezi" izan duela esan dute, eta dei egin diete Elizari eta udalari negoziaketara. Zestoako alkateak, bere aldetik, GUKAri azaldu dio "gatazkari aterabidea emateko" negoziaketak hasita daudela jada, eta udala auzian inplikatutako alde guztiekin harremanetan dagoela. Goizak utzitako irudiekin osatutako bideoa da honako hau.