Heldu dira sanferminak Zestoara ere

Intza Trula

Joan den ostiralean Aian, Azkoitian, Azpeitian eta Getarian, eta atzo Orion eta Zarautzen ospatu zuten San Fermin Txiki; gaur, berriz, Zestoako udalekuetako haurren txanda izan da. 12:30ean egin dute sanferminetako entzierroa Zestoako kaleetan barrena.

Arropa zuria eta zapi gorria jantzita eta egunkariak eskuan zituztela atera dira gaur eguerdian Zestoako udalekuetako haurrak plazara, San Fermin Txiki ospatzeko hitzordua baitzuten. 

12:15 aldera elkartu dira guztiak herriko plazan, urduri, eta pregoia irakurri dute udaletxeko balkoitik. Jarraian, 12:30ean, Erdikaletik hasita sanferminetako entzierroa egin dute, bi multzotan banatuta. Amaieran, festa borobiltzeko gozokiak banatu dizkiete haurrei.

Eskualdean, ostiralean ospatu zuten San Fermin Txiki Aian, Azkoitian, Azpeitian eta Getarian, eta atzo egin zuten Zarautzen eta Orion.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide