Gaur ospatu dituzte San Fermin Txiki egunak Orion eta Zarautzen

Ian Ruiz Lizaso eta Onintza Lete Arrieta 2024ko uzt. 8a, 14:29

Zarauzko haurrak gaur eguerdian gora begira, Alde Zaharreko bizilagunei ura eskatuz. (Ian Ruiz Lizaso)

Eskualdean tantaka-tantaka ari dira ospatzen entzierro txikiak: ostiralean Aian, Azkoitian, Azpeitian eta Getarian egin bazituzten, gaur oriotarren eta zarauztarren txanda izan da. Zestoan, berriz, bihar ospatuko dute.

Gaur ospatu dute San Fermin Txiki eguna Zarauzko eta Orioko udalekuetan. Jantzi zuriak soinean eta lepoan zapi gorria zutela, Zarautzen 11:00etan gerturatu dira Lege Zaharren enparantzara. Pregoia irakurri dute eta Fermin santuari abestu diote. Jarraian, kartoizko zezenak atera dira eta entzierroa egin dute Musika Plazaraino.

Musika Plazan berriro elkartu dira guztiak, eta bertatik hasi dute kalejira. Haurrek "bota ura, bota ura" oihukatu dute, eta bizilagunek urez busti dituzte umeak beroari aurre egiteko. Haiekin izan diren begiraleek ere blai amaitu dute ekintza.

Orion ez da urik izan, baina bai jantzi zuri-gorriak eta entzierroak. Ikastolako pergolan izan da hori, eta LHkoek korrika saioa ere egin dute ingurura irtenda. Aurrez, jokoak egin dituzte helduenek, eta paperezko zezen muturdun maskarak,  berriz, HHkoek.

Orioko San Fermin Txiki eguna:

Zarauzko San Fermin Txiki eguna:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide