Albistegia

Literaturak Armiarma atariari egindako omenaldia, bideoan

Mireia Galarza Bastida eta Usua Garin 2026ko maiatzaren 30a

Patxi Gaztelumendi kideak jaso du aitortza irudikatzen duen oroigarria, Literaturiako kideek esker oneko hitzak zuzendu ondoren. Bideoak Gaztelumendiren hitzak jasotzen ditu oroigarria jaso berritan. 

Atzo eman ziote hasiera Literaturiari ohiko manifestuarekin eta Imanol Epelderen  Begian zerbait sartu zait ikuskizunarekin. Gaur ere izan dira hitzordu garrantzitsuak ekimenaren bueltan, hain zuzen ere, Armiarma euskal literaturaren atariari egindako omenaldia Lege Zaharren Enparantzan.

Patxi Gaztelumendi kideak jaso du aitortza irudikatzen duen oroigarria, Literaturiako kideek esker oneko hitzak zuzendu ondoren. "Mende laurdena ezin dugu oharkabean pasatzen utzi, urte hauetan egin duten lana ezinbestekoa baita. Isil-isilik, baina eten gabe, sarean ehundutako lan sendoaren bidez belaunaldi askoren irakurketak elikatu ditu Armiarmak", azaldu dute Literaturiako kideek. Bideoak Gaztelumendiren hitzak jasotzen ditu oroigarria jaso berritan. 

Erlazionatuak

Abian da euskal literaturaren plaza Zarautzen

Mireia Galarza Bastida mai 30, 14:00 Zarautz

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide