Ttanta Egunaren bigarren edizioa, bideoan

Ian Ruiz Lizaso eta Gorka Eizagirre 2025eko azaroaren 13a

Ttanta Egunaren bigarren edizioa ospatu dute gaur Modelo aretoan. Bertan, tokiko politika jasangarriei buruzko esperientziak partekatu dituzte.

Zarauzko Udalak antolatuta, bigarrenez ospatu dute Ttanta Eguna, Modelo aretoan. Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, aurten ere bildu dira erakundeetako arduradunak, hiri plangintzako profesionalak, gizarte eragileak, 2030 Agendarekin konprometitutako udalerriak eta gaian interesa duten herritarrak.

Elkarrekin mugitu eta espazioa partekatu lelopean, aurtengo jardunaldiak gizarte kohesioa, ingurumen jasangarritasuna eta herritarren bizi kalitatea jorratu ditu. Bertan, ikaskuntza partekatuak sortzea izan dute helburu, tokiko aldaketak bultzatzeko oinarri gisa.

 

 

Erlazionatuak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide