Atzoko eguraldia kaskarra eta iluna izan bazen ere, eguzkipean ospatu ahal izan dute gaur Zarautzen Txakolin Eguna. Aldarte bikaina izan da nagusi gaur Lege Zaharren Enparantzan, baina, txakolina izan da erabateko protagonista. Zehazki, Getariako Txakolina jatorri izeneko hamar upategik jarri dute postua, eta Eusko Labelek haragi pintxoak saldu ditu sabela betetzeko. Jendetza batu du ekitaldiak, Zarauzkoak zein inguruko herrietako jendea gerturatu baita.