Txikiren eta Otaegiren hilketaren 50. urteurrena

Txikiren bizitza herri ikuskizun batean jasota

Intza Trula eta Gorka Eizagirre 2025ko ira. 28a, 20:50

Erregimen frankistak duela 50 urte fusilatu zituen Juan Paredes Txiki eta Angel Otaegi; horren harira, 1975 herri ikuskizun ibiltaria antzeztu dute gaur eguerdian Zarautzen. Garai hartako giro politikoa oinarri hartuta, Txikiren bizitza irudikatu dute.

Juan Paredes Txiki zarauztarra eta Angel Otaegi azpeitiarra duela 50 urte fusilatu zituen Francoren erregimenak, atzoko egunez. Gaur, Zarauzko herriak omenaldia egin nahi izan dio Txikiri eta haren senideei: 1975 herri ikuskizun ibiltaria aurkeztu dute eguerdian, Txikiren bizitza oinarri duen kontakizuna.

Ehundik gora lagunek parte hartu dute antzezlanean, tartean, bertsolariek, idazleek eta margolariek. Urte hartako hainbat une irudikatu dituzte herriko txoko ezberdinetan: hala nola Txiki eta haren familia Zarautzera iritsi zeneko unea, Arantza Arruti militante eta abertzale feministaren aurkako Burgosko (Espainia) epaiketa, Txikiren fusilamendua eta gertatutakoa salatzeko herritarrek egindako manifestazioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide