"Kontakizun desitxuratuaren eta aldebakarrekoaren" aurrean, kalera atera dira

Gorka Eizagirre - Intza Trula 2024ko abe. 5a, 11:00

Azaroaren 16an gaztetxean gertatutakoaren harira, manifestazio jendetsua egin zuten atzo arratsaldean Lege Zaharren Enparantzatik hasita. Zarauztarrez aparte, inguruko gaztetxeetako jende mordoa batu zen protestara.

Joan zen azaroaren 16an Zarauzko gaztetxean gertatutakoaz zabaldu den "kontakizun desitxuratuaren eta aldebakarrekoaren" harira, manifestazioa jendetsua egin zuten atzo arratsaldean Lege Zaharren Enparantzatik abiatuta.

Hiruputzuk egindako deialdiarekin bat egin zuten zarauztar askok, baita inguruko herrietako gaztetxeetako kide ugarik ere. Gainera, Euskal Herri osoko 70 gaztetxek baino adierazi diote elkartasuna Hiruputzuri.

Besteak beste, kritika politika egiteko eskubidea aldarrikatu zuten atzo, baita gaztetxeko bi kideren aurka jarrita dagoen salaketa kentzeko eskatu ere.

Erlazionatuak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide