Asteburu biribila izan da Orioko eta Zarauzko arraun elkarteentzat, estropada bikainak egin ondoren Zarauzko Ikurrinak irabazi baitituzte.
Zarauztarren kasuan, garaipen bikoitza izan da, gizon zein emakumezkoen banderak etxean geratu baitira. Gainera, ETE eta KAE 1 ligak amaituta, irailean jokatuko diren play-offetarako txartelak eskuratu dituzte bi traineruek. Oriotarrek ere izan dute ospatzeko arrazoirik asteburuan. Izan ere, Zarautzen eskainitako aparteko arraun ikuskizunak bere fruituak eman ditu, eta gogotik astindu dute askorentzat urteko bandera preziatuenetakoa dena.
Bi elkarteek merezitako harrera beroa jaso zuten atzo iluntzean beren herrietan, asteburuan egindako lana aitortzeko.