Ardatz Motorsport klubak antolatuta, 2011. urteaz geroztik jokatu gabe zegoen Erniope rallysprinta berreskuratu zuten atzo, Errezilen. Aitzol Apalantza eta Aritz Uzkudun ziren lehia irabazteko faboritoetakoak, baina ez zuten espero bezain erraz lortu garaipena. Iker Zinkunegik eta Denis Astigarragak osatutako bikotearekin lehia estua izan ostean, azkenean, 5,9 segundoko aldearekin irabazi zuten Apalantzak eta Uzkudunek rallysprinta, Hyundai 120N Rally 2 autoarekin.
Probaren irudiekin eta podiumeko ekitaldiaren atarian irabazleei hartutako adierazpenekin Gukak osatutako bideoa da honako hau.