Urola Kosta eskualdeko herri guztietan ospatuko dituzte inauteriak datorren asteburuan, kasu batzuetan egun bakar batean izango dituzte festetako ekintzak, baina badira asteburu betea dutenak. Azpeitian, berriz, egunotan haiinbat ekintza izango dituzte, eta igandetik asteartera bitartean, herria festa bete-betean izango da.
Hona hemen herriz herri inauterietako egitarauak:
Otsailak 13, ostirala.
- 15:00. Eskolako emanaldia, askaria eta herri kirol jolasak Kulkiren eskutik –azken biak Aiako Guraso Elkarteak antolatuta–, Dema plazan.
- 19:00. Kuadrillen emanaldia.
- 19:30-22:00. Poteo musikatua DJ Trikitrack-en eskutik.
AIZARNAZABAL
Otsailak 13, ostirala.
- 17:30. Alaitsu eskolakoen kalejira.
- 18:00. Kalejira amaitzean, Alaitsukoen dantza emanaldia plazan.
Otsailak 13, ostirala.
- 15:45. Ikastetxeetako umeen kalejira.
- 17:15. Gauargi taldearekin umeentzako dantzaldia, herriko plazan. (Eguraldi txarrarekin Gurea pilotalekuan egingo da).
- 21:30-23:30. 12 eta 17 urte bitartekoentzako disko festa eta mozorro lehiaketa Elkargunean, Xabifest DJarekin. Sariak egongo dira.
Otsailak 14, larunbata.
- 12:00. Txalkor txistulari taldearen kalejira.
- 12:30. Azkoitiko musika bandaren eta Bizkargi musika eskolako banda txikiaren kalejira.
- 13:00. Latuna Bando txarangaren kalejira.
- 18:30-21:00. Joselu Anaiak taldearen dantzaldia, herriko plazan.
- 19:00. Mozorro lehiaketan parte hartzen duten tabernak ikustera igaroko da epaimahaia.
- 19:30-20:30. Mozorro lehiaketan parte hartzen dutenek Plazaberriko Kale Nagusia 104 zenbakitik pasatu beharko dute.
- 21:00. Mozorro lehiaketaren sari banaketa, herriko plazan.
- 21:30-00:00. Gune morea, eliz atarian.
- 22:30-00-00. Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, herriko plazan.
Otsailak 13, ostirala.
- 18:00-20:30. Euskal Inauterien kalejira, Olazko Andre Mariaren plazatik irtenda Alde Zaharreko kaleetan eta plazan.
- 22:30. Udal Musika Bandaren guatekea, Sanagustin kulturgunean.
Otsailak 15, igandea. Jai Karnabala.
- 09:00. Izarraitz txistulari taldearen diana.
- 11:00. Udal Musika Bandaren, Banda Gaztearen nahiz Juan Antxieta musika eskolako txilibiteroen kalejira.
- 11:15. Arrasateko gaiteroak.
- 11:30. Incansables txaranga.
- 11:45. Izarraitz txistulari taldeak, Udal Musika Bandak eta Banda Gazteak girotuko dute zezenaren irteera.
- 12:00. Sokamuturra (Lopene ganadutegia).
- 12:00. XLV. Sokamuturra argazki lehiaketa-Imanol Elias saria, Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta.
- 12:30. Elegante pasiera, Itsasiko artzain-inudeekin eta danbor taldearekin.
- 12:30. Incansables txaranga.
- 16:00. Astindu Berriz Armayuek! jaialdia: Bad Sound Sister, Bibiana Banaka Drag eta Eromena DJa, Azoka Plazan.
- 16:15. Izarraitz txistulari taldeak, Udal Musika Bandak eta Banda Gazteak girotuko dute zezenaren irteera.
- 16:30. Sokamuturra (Lopene ganadutegia).
- 19:30. Gauerdi txaranga.
- 19:30. Obaneuke taldearen erromeria, plazan.
- 20:00. Rocka kalean emanaldia.
Otsailak 16, astelehena. Astelehen Karnabala.
- 12:00. Banda Gaztearen nahiz Juan Antxieta musika eskolako txilibiteroen kalejira.
- 12:30. Erraldoiekin eta buruhandiekin, umeen mozorro desfilea.
- Ondoren, Gora bihotzak ikuskizuna plazan.
- 16:00-19:00. Euskal mitologian oinarritutako jolasak, Azoka Plazan.
- 16:15. Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak girotuko dute zezenaren irteera.
- 16:30. Sokamuturra (Saka ganadutegia).
- 18:30. Deiadar txaranga.
- 19:00. Mozorro lehiaketa.
- 19:30. Udal Musika Bandaren kalejira.
- 20:00. Itsasiko ttuntturroen kalejira.
- 19:30-22:00. Davila eta Oihan Vega DJak plazan.
- 22:00-23:00. Mozorroak erakusteko geldiunea plazan.
- 23:00. Mozorro lehiaketaren sari banaketa.
- Ondoren, DJ emanaldia.
Otsailak 17, asteartea. Astearte Karnabala.
- 00:30. Los Pasai txaranga.
- 05:00. Baratxuri zopa jana, Azoka Plazan.
- 06:15. Udal Musika Bandaren goiz eresia.
- 06:45. Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak girotuko dute zezenaren irteera.
- 07:00. Sokamuturra (Saka ganadutegia).
- 12:00. Banda Gaztearen kalejira.
- 16:15. Izarraitz txistulari taldeak, Udal Musika Bandak eta Banda Gazteak girotuko dute zezenaren irteera.
- 16:30. Sokamuturra (Lopene ganadutegia).
- 16:30. Ochiren lagunak filma, Soreasu antzokian.
- 18:00. Irulitxa txaranga.
- 20:00. Suzko zezena, plazan, Irulitxa txarangarekin.
BEIZAMA
Otsailak 14, larunbata.
- Arratsaldean elkartu ondoren, afaria izango dute ostatuan. Ondoren, musika festa.
ERREZIL
Otsailak 13, ostirala.
- Arratsaldean, eskolan mozorrotuta altxorraren bila.
- 16:30. Guraso eta haurrentzako txokolatada, eskola atarian.
- 19:00-22:00. Pintxo potea eta mozorro onenei sari ematea.
GETARIA
Otsailak 14, larunbata.
- 12:00. Sugarri txarangaren kalejira.
- 17:00. Mozorro erromeria-festa Gauargi taldearekin.
- 19:30. Banakako eta talde karnabaleruena izendapenak.
- Ondoren. Sugarri txaranga.
Otsailak 14, larunbata.
- 11:00. Mozorro eta karrozen desfilea Bikamiotatik hasita.
- Jarraian. Arkuperen photocall-a Hendaia plazan.
- 14:30. Herri bazkaria kiroldegian. Hemen aurki daiteke herri bazkariari buruzko informazio osoa.
- 17:30. Orioko Txaranga kalez kale.
- 18:00. Kantu eta dantza ikuskizuna, Herriko Plazan.
- Ondoren. Burrunba elektrotxaranga kalez kale.
- 22:30. Pintxada kolektiboa Gaztetxean. Informazio guztia, hemen.
Otsailak 13, ostirala.
- 18:45. Galtxagorrien jaitsiera. Ibilbidea: Musika Eskola-Frontoi txiki-Kale Nagusia-Musika Plaza-Lege Zaharren enparantza. Partaideak: Jalgi dantza-taldea, Zarakatun batukada, Zarautz TRIK, txistulariak eta musika eskolako ikasleak.
Otsailak 14, larunbata.
- 12:00. Txupinazoa, Modeloko balkoian, Koxme balearen eskutik, Mauxitxa txarangak girotuta.
- 12:30. Mozorro lehiaketan parte hartzen duten kuadrillen kalejira, Musika Plazatik, Mauxitxa txarangarekin. Aldez aurretik izena eman behar da Turismo Bulegoan.
- 13:00. Kuadrillen arteko mozorro lehiaketaren sari banaketa, Musika Plazan.
- 17:00. Gazteen topaketa, Zinema pilotalekuan. Lehenengo askaria, eta, ondoren, konpartsa ikustera.
- 17:30. Inauterietako IX. Konpartsa: Queen, Alde Zaharrean (euria bada, igandean 13:00etan).
- 19:30. Dantzaldia Fan&go taldearekin, Musika Plazan.
- 21:00-00:00. Disko festa DJ Bon-ekin, Zinema pilotalekuan.
- 23:00. Dantzaldia Fan&go taldearekin, Musika Plazan.
Otsailak 15, igandea.
- 12:00. Kalejira, herriko kaleetan erraldoi, buruhandi eta Ustekabe txarangarekin.
- 17:00. Kiko, Koko eta Moko pailazoen ikuskizuna haurrentzat, Musika plazan (euria bada, Zinema pilotalekuan).
- 18:00. Disko festa nerabeentzat, Xaiborekin, Lege Zaharren enparantzan.
ZESTOA
Otsailak 13, ostirala.
- 18:00. Ekain guraso elkarteak antolatutako mozorro festa. Maskara lehiaketaren erakusketa, bozketa eta sari banaketa.
Otsailak 14, larunbata.
- 17:30. Umeen desfilerako izen ematea.
- 18:00. Umeen desfilea, Gaztelekuak antolatuta.
- 19:30 eta 22:30. DJ Bull.
Otsailak 12, osteguna.
- 17:00. DBHko ikasleen pailazo ikuskizuna Zumaiena aretoan: Zein bereziak garen!
- 18:30. Musika Eskola eta ZUMB-Musika Bandaren Inauterietako kalejira: Lau urtaroak, Komentuan hasita.
Otsailak 14, larunbata.
- 12:00. Astindu dantza elkartearen dantza kalejira, Eusebio Gurrutxaga plazatik.
- 12:00-14:00. Zumai txaranga herriko kaleetan zehar, Kofradiako plazan hasita.
- 17:00. Inauterietako mozorro festa, Eusebio Gurrutxaga plazan.
- 18:00. Haurren mozorro lehiaketa, Eusebio Gurrutxaga plazan.
- 18:30. Kalejira Hamarru elektrotxarangarekin, herriko kaleetan zehar.
- 18:30-21:00. Argazki txokoa, Oxford aretoan.
- 22:00. Diskoteka, Kofradiako plazan.
Otsailak 15, igandea.
- 12:00-15:00. Beti Jai fanfarrearen kalejira herriko kaleetan zehar, Aitzuritik hasita.
- 17:00. Zinema emanaldia: Los exploradores. 18:00etan, Aita Mari aretoan. Eusebio Gurrutxaga plazan, haurren mozorro lehiaketa.
- 18:30-21:00. Argazki Txokoan, heldu eta gazteen mozorro lehiaketa.
Otsailak 16, astelehena.
- Inauterietako festa LH4-6 bitarteko haurrentzat, ludotekan.