Zer iritzi dute eskualdeko herritarrek euskararen inguruan?

Maddi Txintxurreta, Ian Ruiz Lizaso eta Maialen Etxaniz 2025eko abenduaren 3a

Abenduaren 3a da gaur, Euskararen Eguna, eta horren harira, ekintza ugari egingo dituzte eskualde guztian, eskoletan nahiz kalean. Guka, berriz, kalera atera da herritarrek euskararen egoeraren eta erabileraren inguruan duten iritzia jasotzera. 

Euskara gehien erabiltzen den eskualdeetako bat da Urola Kosta, baina han ere erabilera murriztu egin da azken urteotan, eta dagoeneko bi herri besterik ez dira arnasgune beteak: Beizama eta Errezil. Bestea sei herri, erasandako guneak dira: Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Getaria eta Zestoa. Gaur, Euskararen Eguna izanda, hamaika ekintza egingo dituzte bailara guztian, eskoletan zein kalean. Gukak, baina, herritarren iritzia ere jaso nahi izan du, eta mikrofonoa eskuan, kalera atera da haiei galdetzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide