Kontxako Bandera irabazteko lehia hasteko minutu gutxiren faltan, arraunlariak ez ezik, prest dira zaleak ere. Norbere taldearen kamiseta soinean, goizean goizetik hasi dira Kontxako badiara bertaratzen eta estropada ikusteko lekurik onenak hartzen. Noski, Urola Kostatik ere ehunka lagun joan dira Donostiara; batez ere, Oriotik, Getariatik eta Zumaiatik. Bandera eskuratuta itzultzea egunari ginga jartzea litzateke, baina irabazi edo galdu, ziurra da egun-pasa ederra botata etxeratuko direla guztiak ere.
11:00etan hasiko da emakumeen lehia, eta Oriok eta Zumaiak parte hartuko dute. Gizonena, berriz, 12:00etan hasiko da. Getariak eta Oriok lehiatuko dute hor, eta Orio da estropada irabazteko faboritoa.
(Argazkia: Arnaitz Rubio Aprea)