Arraunlariak eta zaleak, Kontxarako prest

Mireia Galarza Bastida 2025ko ira. 7a, 10:15

Gizonezkoetan Orio eta Getaria ariko dira eskualdeko ordezkari gisa, eta emakumezkoetan, berriz, Zumaiako eta Orioko traineruak irtengo dira uretara. 

Iritsi da Kontxako Banderako lehen jardunaldia, askorentzat urteko egunik garrantzitsuenetako bat. Arraunlariez gain, goizean goiztik hasi da Gipuzkoako hiriburua arraunzaleekin betetzen, bai arranpla ingurua eta bai Pasealeku Berria ere. 

Ez atzokoa bezala, baina hegohaizeak baldintzatuko du gaurko jardunaldia. Gizonezkoetan Orio eta Getaria ariko dira eskualdeko ordezkari gisa, eta emakumezkoetan, berriz, Zumaiako eta Orioko traineruak irtengo dira uretara. 

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide