Sasoi berrian, etxeko zutarriak sendo

Andoni Elduaien - Urtzi Oteiza 2024ko urr. 2a, 18:15

Ierai Aizpitarte eta Mikel Olaizola Biele ISBko jokalariak dira, Azkoitia eta Azpeitia arteko etxeko jokalari bakarrak. Aizpitarte urtez urte joan da taldean egonkortzen, eta bide hori urratu nahi du aurten Olaizolak. Denboraldia hasi bezperan, taldearen inguruko kontuak izan dituzte hizpide bi lagunek.

Larunbatean ekingo dio Biele ISBk Bigarren Federazio Ligari. Ligako oilarretako bat izango dute arerio zapatuan (18:00), Azpeitiko kiroldegian, ISBko gizonek: mailaz igotzeko kiniela askotan ageri den Caceres, hain zuzen. Partida zaila izango dute otsoek sasoia hasteko, baina Ierai Aizpitarte eta Mikel Olaizola jokalariek garbi dute larunbateko partidatik harago joango dela urtea.

Taldea osatzen eta egonkortzen dihardute biek Iñaki Merino entrenatzaile berriaren aginduetara. Hain zuzen, entrenatzaileaz, taldeaz, helburuez eta beraien buruez hitz egin dute Gukako kameren aurrean Aizpitarte eta Olaizola azpeitiarrek:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide