Estropada ona egin du Getariak, eta bikaina Oriok

Onintza Lete Arrieta 2024ko ira. 15a, 13:59

Getariarrak, uztaileko estropada batean. (Aitor Arrizabalaga)

Getariak lan ona egin du Eusko Label ligako azken jardunaldian, eta bigarrena izan da lehenengo txandan. Liga seigarren postuan amaitu dute getariarrek, eta udalak eta herritarrek ongietorria egingo diete gaur, 19:30ean. Oriotarrak, berriz, bigarren izan dira Urdaibairen atzetik helmugaratuta, bederatzi segundora.

Portugaleteko (Bizkaia) itsasadarrean jokatutako estropadarekin amaitu da gaur eguerdian Eusko Label liga, eta Oriok zein Getariak postu dotorean amaitu dute liga, sailkapen nagusiko laugarren eta seigarren tokietan, hurrenez hurren. Gaurko lehian lan bikaina egin dute oriotarrek, eta txukun aritu dira getariarrak ere.

Aurreneko txandan aritu da Getaria, eta bigarren sailkatzea lortu du, denbora oso ona egin duen Hondarribiaren atzetik. Egindako "denboraldi bikaina" ospatzeko, udalak eta herritarrek ongietorria egingo diete arraunlariei gaur 19:30ean udaletxe aurrean.

Oriok ohorezko txandan jokatu du, eta lana gogor egin behar izan dute estropada osoan zehar, sailkapen nagusiko laugarren postuari eusteko. Izan ere, puntu bakarrera zuten atzetik Hondarribia, eta gaurko estropadan, aurreneko txandan lehiatu den Hondarribiarekin parez pare joan da une askotan, baita atzetik ere momentu batzuetan. Azken unera arte jarraitu dute borrokan, ordea, eta azkenean, lortu dute helburua, Hondarribiari hiru segundoko errenta aterata. Estropada Urdaibaik irabazi du, eta hamalaugarren garaipena eskuratuta, errekorra ezarri du Bizkaiko taldeak.

Honako denborak egin dituzte gaur zortzi traineruek:

Honela gelditu da ligako sailkapen orokorra:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide