Mutrikuko traineru banderan hartuko dute parte eskualdeko klubek

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 24a, 14:00

Getariako 'Esperantza'-

Bihar jokatuko dute Mutrikuko XXIII. Bandera, eta parte hartuko duten traineruen artean izango dira Orio, Getaria, Zarautz eta Zumaia.

Harrobiko arraunlarien denboraldia amaituta, hastear da traineruen lehia. Ekainaren hasieran jokatuko dituzte Gipuzkoako eta Euskadiko traineru txapelketak, eta ondoren ekingo diete ligei. Aurretik, berotze antzeta eta bandera astintzeko gogoz, Mutrikuko banderan arituko dira Euskal Herriko arraun elkarteak. Eskualdeko lau klubak ere bertan izango dira.

Bihar jokatuko dute Mutrikuko XXIII. Bandera. Goizeko 11:00etan ekingo diote lanari bertan arituko diren hamasei klubak. Lehenbizi, erlojuaren aurka arituko dira hamar ontzi; binaka aterako dira eta minutu bateko tartea izango da biko batetik bestera. Ondoren, beste bi txanda jokatuko dituzte, hiruna trainerurekin.

Erlojuaren aurka, binaka
  • Hibaika - Elantxobe
  • Zarautz - Lapurdi
  • Arkote - Zumaia
  • Santurtzi - San Juan
  • Ondarroa - San Pedro
Hirunaka
  • Isuntza - Getaria - Orio
  • Zierbena - Hondarribia - Donostia 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide